XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egilearen ortografia bere horretan utzi dugu, hitz bera maiz era desberdinetan idazten badu ere.
Azentuak, berriz, ezabatu egin ditugu egungo arauekin bat ez zetozenean, baita maiuskulak ere, irakurketa errazteko asmoz.
BIDAIA.Arestian esan bezala deigarria da Euskal Herrian zehar gure bidaiariak egiten duen ibilbidea.
Puente Larratik hasita Somorrostroraino, Baiona eta Iruñatik igaro ondoren, 30tik gora herriren aipamena egiten du.
Ez da harritzekoa deskribapen zabalenak Bilbo (44-49), Bergara (52-55) eta Donostiakoa (57-60) izatea, XVIII. mendeko azken laurden honetan, Ilustrazioaren eraginik haundiena erakusten zutenak baiziren.
Gure bidaiaria, bere garaikide direnen antzera, gutxieneko lau gaietaz arduratzen da, hain zuzen, bideen egoeraz, ostatuenaz, geografiaz
Bideen egoerari buruz eskaintzen digun iritzia oso kritikoa da urte horietan ibilitako bidaiari atzerritarrekin alderatuz, esaterako urtebete lehenago pasatako Henry Swinburnek Araban sartzerako Gaztelatik zetorren